ESKATU GURE DENDETAN

RS Smart Tag, zure kamiseta adimenduna

Vídeo

Ezin konta ahala abantailak dituen kamiseta adimenduna. Hala definitu genezake modu errazean ekimena, LaLigan  aitzindaria den ekimena eta txuri urdin familiari dimentsio berri batera sartzeko aukera emango diona.  ‘RS Smart Tag’-a aurkezten dugu, zure kamiseta maitean txertatutako teknologia berritzailea. Hemendik aurrera, lortu onurak zure koloreak erakutsita baino ez.

Behin zure kamiseta Realzale appera lotuta (beharrezkoa izango da apparen azken bertsioa eguneratuta edukitzea), erabiltzailea abantaila ugari jasotzen hasiko da, eta esperientzia bikainak bizitzeko aukera edukiko du, bai Reale Arenan bai hortik kanpo, eta sariak irabazi eta deskontuez gozatzeko aukera ere edukiko du, besteak beste.

Realzale App-a deskarga ezazu hemen

Denboraldi honetan, 2019-20ko jokorako kamisetetako edozein erosten duten zaleek (edo jada badutenek) eta, bereziki, gure zaleek ‘RS Smart Tag’-aren abantailak eduki ahal izango dituzte, izan ere, abantaila horietako asko etxeko partidetan eta etxean jasoko baitituzte.

Nor izan daiteke onuradun?

2019-20 denboraldiko jokorako kamisetetako edozein (gizonezkoen eta emakumezkoen lehen eta bigarren ekipamenduak eta Reale Arena kamiseta) erosten dutenak edo jada erosi dutenak, baldin eta Realzale appa deskargatuta badute eta beren mugikorrean NFC teknologia badute, telefono adimendun gehienetan dagoen teknologia baita.

‘RS Smart Tag’-a kaleratu aurretik 2019-20 denboraldiko kamiseta erosi dutenak klubaren edozein dendatara joan daitezke (Reale Arena edo Elkano kalea) eta bertan eskatu etiketa adimenduna elastikoan itsasteko erabat doan. 

Nola funtzionatzen du?

Hasteko, ezinbestekoa izango da zure Android edo Apple gailuan Realzale appa deskargatzea eta appean identifikatzea (izena eman). Beharrezkoa izango da, halaber, 2019-20 denboraldiko jokorako kamiseta erostea edo, jada erosita baldin baduzu, kamisetan etiketa adimenduna itsasteko eskatzea dendetan.

Realzale apparen ‘Gehiago’ atalean,  ‘Smart Tag’ izeneko atala aurkitu dezakezu erraz. Une horretan lotu ahal izango da zure gailua kamisetara. Horretarako, beharrezkoa izango da telefonoa kamisetaren etiketara hurbiltzea. Konexioa ezarri ondoren, jakinarazpen bat jasoko duzu etiketa egoki lotu duzula adieraziz.

Realzale Appari esker, promozio edo zozketa berri bat aktibatzen dugun bakoitzean jakinarazpen bat jasoko duzu zure gailuan. Nahikoa izango da zure telefonoa kamisetara berriro lotzea onurak eduki ahal izateko edo parte hartu ahal izateko.

Zer abantaila mota edukiko ditut?

Kamiseta eta ‘RS Smart Tag’-a lotuta dauden unetik, abantailez gozatzen hasi zaitezke. Baina, zer abantaila dira? Reale Arena esperientzia bikainak bizitzeko aukera eta partidak ‘tunnel esperientzia’ gozatuz ikustea, adibidez.  ‘RS Shop’ promozio mamitsuei eta gure markei etekina atera ahal izango dizkiezu, eta deskontuak eduki Reale Arenako tabernetan...

Adibidez, beste marka batzuek eskainitako onurei dagokienez,  jakin ezazu Behobia-Sebastian lasterketarako dortsalak zozketatuko ditugula, Itzuliarekin lotura duten sariak banatuko ditugula, Bokadon afariak, yogako klaseak, etabar. Horiek dira abantailetako batzuk, gehiago iragarriko ditugu-eta.

Saria azkarrenentzat

‘RS Smart Tag’-a edukitzen azkarren dabiltzanek, gainera, sari polit bat edukiko dute.  Reale Arenaren dendako lehen 50ek eta Elkano kaleko dendako lehen 50ek sarrera bana jasoko dute RCD Mallorca taldearen aurka jokatuko den LaLigako partidarako (igandea, urtarrilak 26, 18:30ean, berdin dela kamiseta erostera joandakoak izan zein ‘RS Smart Tag’ etiketa erabat doan itsasteko eskatzera joandakoak izan. Dendan bertan jasoko dute sari hori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!