REAL SOCIEDAD 2-2 CLUB EGARA

Sailkatuta

Gure belar hockeyeko taldeak Erreginaren Kopa jokatzeko sailkapena lortu du bina berdindu eta gero Club Egararen aurka Bera Beran. Txuri-urdinak lehenengo laurdenean aurreratu dira eta abantaila hori atsedenaldiraino mantendu dute.

Baina bigarren zatian kanpokoen buelta eman diote emaitzari eta aurretik jarri dira markagailuan. Gipuzkoarrek berdinketa lortu dute azkeneko minutuetan Erreginaren Koparako sailkapena ziurtatzeko. Hurrengo astean RC Poloren aurka lehiatuko dira, orain dela hilabete bat amaitu gabe geratu zen neurketa jokatzeko (huts eta bat katalanen alde).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!