SPORTING DE HUELVA 0-0 REAL SOCIEDAD

Saio ona

Realak hutsera berdindu du Sporting de Huelvaren aurka gaur goizean hasieratik parekatua egon den neurketa batean.

Lehenengo zatian aukera gutxi ikusi ditugu, baina sortutakoak nahiko arriskutsuak izan dira. Nahikarik izan du onena urrutiko jaurtiketa batekin, atezainaik bi alditan gelditu behar izan duena. Bestalde, andaluziarrek, ohikoa den bezala, arriskua sortu dute baloi geldietan batez ere, baina txuri-urdinak bikain aritu dira guztiak aldentzeko.

Berdintasuna mantendu egin da bigarren zatian, baina minutuak pasa ahala geroz eta aukera gehiago ikusten joan gara, bereziki bi taldeen nekearengatik. Azkeneko minutuetan hainbat abagune egon dira markagailua irekitzeko. Etxekoak hobeto ari dira minutu horietan, baina gipuzkoarrek ere gertu izan dute gola kontraerasoetan. Azkenean ez da emaitza mugitu. Saio ona txuri-urdinentzat denboraldiko azken bi neurketei aurre egiteko.

Hurrengo astean, Erreginaren Kopako finala jokatu baino lehen aurkari beraren aurka, Atletico de Madrid izango dugu aurrez aurre.

Fitxa teknikoa:

Sporting de Huelva: Serrat, Pavel, Rodriguez, Anita, Bonsegundo, Barbosa (Chamorro, min. 58), Ojeda, Castello, Bernal, Fernandes (Hajri, min. 58), Diatel (Alicia, min. 69).

Real Sociedad: Quiñones, Iraia, Maddi, Etxezarreta, N. Mendoza, Itxaso, Chini (S. Olaizola, min. 81), Manu (B. Beltrán, min. 87), N. Eizagirre (C. Bautista, min. 73), Palacios (L. Baños, min. 64), Nahikari.

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko Bernali eta kanpoko Iraiari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!