Izen emate inprimakia

Salzburgorako sarrerak

Izen-emate epea amaitu da

Otsailaren 22an Realak Stadion Salzburg zelaian jokatuko du, 21:05ean. FC Salzburgek 1500 sarrera eman dizkio guztira klub txuri-urdinari.

Sarrerak honela banatu dira: 800 sarrera gure bazkideentzat gure webgunearen bitartez; 305 lagunartzeentzat, 295 sarrera Halcon Viajesentzat eta 100 barne konprmisoentzat. Guztiek 25 euroko prezioa izango dute.

Gure webgunearen bitartez salduko diren 800 sarrerak eskuratzeko  gaur hasi eta abenduaren 26ra arte eskatu beharko dira (informazio gehiago edukitzeko, galdetegian begiratu).

- Gehienez 2 sarrera eskatu ahal izango dira formulario bakoitzeko, eta bazkidearen IDa sartu beharko da (bazkide izanez gero), izena, abizenak, NANa eta telefono zenbakia.

- Eskatutako sarreren kopurua daudenak baino gehiago badira, lehentasuna emango zaie bazkide direnen eskaerei.

- Garrantzitsua da zure bazkide IDa ematea, baita zure laguntzailearena ere. IDa ez duten eskariak ez direla bazkideenak ulertuko da.

- Eskaera kopurua sarreren kopurua baino handiagoa izanez gero
eskaerak hurrengo prozedurarekin landuko dira:

1Âș) Lehenik bazkideen eskaerak izango dute lehentasuna (Bazkide eskatzaile eta bazkide laguntzaile 2 sarrera eskatuz gero edo bazkide eskatzaile eskaera bakarra izanez gero).

Bazkide bat, bi eskaeretan agertu ez gero, eskatzaile eta laguntzaile moduan, bakarrik horietako bat izango da kontuan. Hori horrela izanda bazkide ID bakoitzari sarrera bat egokituko zaio.

2Âș) Bigarrenik, eskaerako bitako bat bazkide direnak jorratuko dira

3Âș) Azkenik bazkide ez diren eskaerak jorratuko dira.

- Behar izanez gero abenduaren 26ean zozketa bat egingo da 13:00tan aurreko 3 puntuak errespetatuz.

- Klubak mail bidez komunikatuko du eskaeren emaitza, eta sarrerak jasotzeko eguna eta ordua baieztatuko du.

Sarrerak Anoetako leihatilan hartuko dira, astelehenenan, urtarrilak 8, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Sarrera egokitu zaien bazkideek, bazkide txartela aurkezteaz gain, sarreren erabiltzaileen izena, abizenak eta NANa adierazi beharko dute, baita bidaiaren plana ere (data, hegaldiaren ordutegiak eta garraiobidea).

 

Gozatu esperientzia ikaragarri honetaz eta defendatu eta erakutsi zure koloreak Europan zehar. Aupa Reala!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!