Sansek ostiral honetan ekingo dio aurredenboraldiari Zubietan. Gure filialak, Sergio Franciscoren agindutara, Lehen Federazioko 1. taldean jokatuko du, eta aste honen amaieran ilusioz beteriko denboraldi bat prestatzen hasiko da, hain maila zorrotzean lehiatzeko helburuarekin.
Baita Hirugarren taldea ere
Gure hirugarren taldeak ere ostiral honetan hasiko du aurredenboraldia. Txuri-urdinek gure filialaren egun berean ekingo diete entrenamenduei eta denboraldi honetan Bigarren Federazioko 2. multzoan lehiatuko dira. Real Ck Oscar Fernandez izango du entrenatzaile bezala; valentziarra da eta talde filialetan esperientzia handia du (Valencia Mestalla, Atlético de Madrid B eta UD Almería B entrenatu ditu, besteak beste). Bere azken taldea Linares Deportivo izan da Lehen Federazioan.
Realak eskerrak eman nahi dizkio Mikel Llorenteri gure klubean eman dituen denboraldietan erakutsitako profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik, eta, aldi berean, onena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalerako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin