KRONIKA

Sansek Leioan galdu du (1-0)

Sansek ez du punturik lortu gaur arratsaldean Leioari egindako bisitan. Bizkaitarrek, kategoriako liderrak, ez dizkiete gauzak erraztu txuri-urdinei, gogotsu iristen zirenak neurketara Gernikaren aurkako garaipenaren ostean. 36. minutuan penaltiz sartutako golarekin, bizkaitarrak hiru puntuekin gelditu dira aukera gutxi ikusi diren baina lehiatua izan den partidan. Lehen zatian, berdintasuna nagusi izan da Sarriena zelaian. Etxekoek joko ona egin dute baina gipuzkoarrak izan dira gol abagune argienak izan dituztenak. Sanse ziur atera da zelaira eta lehen minutuetan aukera on bat izan du Sanzen erremate on batekin korner baten ostean, baina etxeko atezainak gelditu du. 20. minutuan, Bautistari oso gutxi falta izan zaio beste korner on bat atera bultzatzeko eta, hiru minutu pasa ondoren, Realak aukera berri bat izan du area barruko jaurtiketa baten bidez, baina Leioako atezainak gelditu du. Etxekoek, berriz, baloiaren jabetza izan dute eta ondo kokaturik egon dira, zelai erdian batez ere. Honela, 20. minutuan. Leioak gola gertu ikusi du Fran Sotaren erremate batekin, baina kanpora irten da. Dinamika horretan, 35. minutuan, etxeko taldea aurretik jarri da markagailuan Fran Sotok penaltiz sartu duen golarekin. 1-0 emaitzarekin, atsedenaldia iritsi da. Bigarren zatian, etxekoek partidaren iniziatiba eraman dute, azken 20 minutuak arte. Txuri-urdinak erasora joan dira eta arriskua sortu dute erdiraketen bidez areara. 60. minutua pasa eta gero, epaileak ez du Jon Bautistari egindako penalti posible bat seinalatu. Hala ere, gipuzkoarrek berdinketa bilatu dute baina zorterik gabe. Datorren asteburuan Sansek Fuenlabrada hartuko du Zubietan. Fitxa teknikoaLeioa: Ángel, Aldalur, Simon, Arregi, Córdoba, Capó, Polanco, Jorge García (Sarriegi, min. 73), Silas (Jon Vega, min. 66), Fran Sota, Kike Tortosa (Undabarrena, min. 50). Sanse: Sisniega, Odriozola, Kevin Rodrigues, Ugarte, Lapeña (Olaizola, min. 76), Zubeldia (Guridi, min. 61), Muguruza (Jauregi, min. 82), Sanz, Bautista, Sangalli, Merquelanz. Gola: 1-0: Fran Sota, min. 36. Epailea: Julio Fermín. Txartel horiak atera dizkie Simon, Polanco eta Silas etxeko jokalarei, eta Zubeldia, Lapeña, Jauregi, Sangalli eta Merquelanz kanpoko jokalariei.Imanol Alguacil entrenatzaile txuri-urdinak bere taldearen “hasiera ona” aipatu nahi izan du, “aukera garbiak izan ditugu lehen minutuetan”. Penaltiaren ondoren, eta Leioa atzean gorde arren, “taldeak berdinketa nahi izan du eta pena bat izan da aukerak amaitu ez izana”. Hurrengo asteko konpromisoari begira, Alguacilek Fuenlabrada “gogor bat espero dut. Esperientzia handiko fitxaketak egin dituzte, baina gure jokoarekin garaipenera joateko helburua izango dugu”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!