Girona FC-ren aurka (19:00)

Sanseren partidarako informazioa

Sanse eta Girona FC taldeak gaur jokatuko dute Reale Arenan, 19etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 18:00etan irekiko dira. Gure bazkideei gomendatzen diegu behar besteko aurrerapenarekin joan daitezela, sarbidea arintzeko eta pilaketarik ez sortzeko. 

Osasun neurriak 

CoVID-19a gure artean dago oraindik. Azkenengo asteetan datuek okerrera egin dute. Horregatik inoiz baino gehiago ezarritako osasun neurriak errespetatu behar ditugu. Horregatik, orain inoiz bano gehiago osasun neurriak betetzen jarraitu behar dugu (musukoa beti jantzita, zure eserlekuan ez kontsumitzea, osasun garbitasuna…).

Sarrera bazkide txartelarekin

Sarreran bazkide-txartela aurkeztu besterik ez duzu egin behar. Reale Arenara sartu ahal izateko ezinbestekoa izango da bazkideak 'Sanse Bonua' edukitzea. Tribuna bakoitzeko erdiko bi ateak irekiko dira.

Goiko eraztuneko bazkideentzako gomendioa

Jokalariek ikusleen babesa ahalik eta gertuen sentitzea nahi dugu. Horregatik, Sanseren partidak Reale Arenaren beheko eraztunean ikusteko eskaera egin diegu goiko eraztuneko bazkideei. Aldez aurretik eskertzen dugu zure aurretiko jarrera.

Tabernetako zerbitzua

18:00etan lau barra irekiko dira beheko eraztunean.

Reale Arenako denda

Estadioko denda 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Bazkidearentzako arreta eta sarreren salmenta

Atano III.a pilotalekuaren parean dagoen Reale Arenako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak 17:00etatik aurrera egongo dira martxan, partida honekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Bazkide ez bazara eta Sanseko partidara joan nahi baduzu txarteldegian bertan erosi ahal izango duzu sarrera. Hemen duzu ere sarreren salmentaren esteka.

Bizikleten aparkalekua

Bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berria gaur itxita egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!