KRONIKA

Sanseren porrot gupidagabea Castillaren aurka (3-2)

Sansek modu gupidagabe batean hiru eta bi galdu du gaur arratsaldean Real Madrid Castillaren aurka. Imanol Alguacilenek, iniziatiba eta markagailuan aurretik minutu askotan egon direnak, denbora gehigarrian jaso dute etxekoen gola errebote batean. Txuri-urdinek beren maila erakutsi dute multzoko talde gogorrenetariko baten etxean denboraldiko lehen neurketan, zorte txarrak Alfredo Di Stefano zelaian gehitzea ekidin die. Sansek neurketa zurien baloi irteera gogor presionatuz hasi dute, hainbat baloi galtze sortuaz. Horietako batean, Guridik lortu du bat eta hutsekoa. Castilla erreakzionatzen saiatu da, baina ezinean egon da txuri-urdinen defentsa sendoaren aurrean. Alguacilenek jabetza berreskuratu eta abantaila handitzeko abaguneak izan dituzte atsedenaldira iritsi baino lehen. Lucak geldiketa bikain bat egin behar izan du Sanzen bolea baten aurrean eta Zubeldiak urrutitik bilatu du bigarrena, baina desbideratua joan zaio jaurtiketa. Bigarren zatiaren hasieran, defentsak erasoetara gailendu dira, taldeek ez baitute sakontasunik aurkitu. 56. minutu arte, Bautistak maisuki amaitu du aldaratze bat madrildarren arean bigarrena eskuratzeko. Etxekoek abantaila murriztea azkar lortu dute. Sergio Diazek, jokoz kanpo posible batean, lortu du gola. Lehenengoaren bultzadarekin, Castilla berdinketaren bila joan da buru-belarri eta hogeita bost minuturen faltan Cristian Cedresek binakoa egin du. Gipuzkoarrek ez dituzte besoak jaitsi eta Bautistak gutxigatik ez du bere talde aurreratu urrutiko jaurtiketa batean. Bi taldeek berdinketarekin konformatzen zirela ematen zuenean, Sergio Diazek hirugarrena sartu du errebote bateri esker. Hurrengo asteburuan txuri-urdinek debuta egingo dute bere zaleen aurrean Zubietan. Mailako talde potoloetako bat izango dute aurrean, Albacete Balompie. Fitxa teknikoa: Real Madrid Castilla: Luca, Achraf, Lienhart, M. Hermoso, Tejero,Tena, Seoane, Cristian Cedres (Lin, min. 90), Enzo (Febas, min. 56), Mario (Lazo, min. 84), Sergio Diaz. Sanse: Giralt, Odriozola, Ugarte, Lapeña, Ibarbia, Zubeldia, Sanz, Muguruza (Olaizola, min. 73), Guridi (Sangalli, min. 76), Merquelanz, Bautista. Golak: 0-1: Guridi, min. 6; 0-2: Bautista, min. 56; 1-2: Sergio Diaz, min. 59; 2-2: Cristian Cedres, min. 64; 3-2: Sergio Diaz, min. 92. Epailea: Hernandez Maeso. Txartel horia erakutsi die M. Hermoso, Tena eta Cristian Cedresi, eta kanpoko Muguruza, Zubeldia eta Ibarbiari. Entrenatzaile txuri-urdinak, Imanol Alguacilek, ondorengo adierazpenak egin ditu neurketaren amaieran: “Lehen zati ona borobildu dugu, mutilek egindako lanak ez du amaierako emaitzak adierazten”. Zubietan jokatuko duten lehen neurketari begira, Alguacilek “Albacete serio bat” espero du, baina “lehen hiru puntuak gure zaleen aurrean lortu nahi ditugu”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!