KRONIKA

Sanseren puntu ona gipuzkoarren arteko partidan (1-1)

Vídeo
Sansek puntu on bat gehitu du gaur arratsaldean bana berdindu eta gero Real Unionen aurka. Zubietako z7 zelaiko harmaila beteta, gazteek Galanen gola berdintzea lortu eta azken minutuetan garaipenetik gertu izan dira. Real Unionek bere zelaian gordeta ekin du neurketa, txuri-urdinen akats baten esperoan azkar irteteko. Horietako batean, Sisniegak geldiketa bikaina egin dio Galani buruz burukoan. Sansek baloi jabetza gehiago izan du, baina kanpokoen lineak ezin izan ditu hautsi. Bigarren zatia hasi eta gutxira, Galanek aurrea eman dio bere taldeari. Txuri-urdinek erreakzionatu dute eta hainbatetan iritsi dira Tenaren atera. Merquelanzek izan du banakoa zutoinetik gertu joan zaion baloi batean. Aukera berri batean, Esnaolak marran atera du Bautistaren erremate bat. Merquelanzek merezitako gola lortu du jokaldi pertsonal baten ondoren amaierarako hamar minutu falta zirela. Azken uneetan, Zubeldiaren jaurtiketa bat gora joan da. Imanol Alguacilen mutilek, garapenik iritsi ez den arren, zapore ona utzi dute lehen hiru jardunaldi hauetan igoerarako borrokan egongo diren taldeen aurka jokatu ondoren. Sansek Amorebietari egingo dio bisita hurrengo asteburuan. Fitxa teknikoa: Sanse: Sisniega, Odriozola, Lapeña, Le Normand (Ugarte, min. 46), Kevin Rodrigues, Zubeldia, Guridi, Muguruza (Olaizola, min. 90), Sangalli (Sanz, min. 61), Merquelanz, Bautista. Real Union: Tena, Gorosabel (Azkoiti, min. 68), Sagastibeltza, Esnaola, Urkizu, Ekhi, Martins, Ozkoidi, Dominguez (Alonso, min. 74), Hernáez (Mujica, min. 63), Galan. Golak: 0-1: Galan, min. 49; 1-1: Merquelanz, min. 81 Epailea: Herrero Arenas. Txartel horia erakutsi die etxeko Lapeña eta Ugarte, eta kanpoko Ekhi eta Gorosabeli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!