Emakumezkoen taldeak El Vivero bisitatuko du Santa Teresan aurka jokatzeko asteburu honetan. Txuri-urdinak Barcelonaren aurka jasandako porrota ahaztu eta Badajozen emaitza on bat lortu nahi dute Erregina Koparen postuetatik gertu izateko. Gipuzkoarrek bigarren itzuliko sentsazio onekin jarraitu nahi dute aurreko neurketa ahaztuz. Realak, aurreko partidetan, joko ona erakutsi du eta emaitzak onak izan dira baita ere. Taldeak badaki zein den bidea sailkapenean postuak aurreratzeko.
Txuri-urdinen deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Iraia, Gaste, Ramajo, Soldevila, N. Mendoza, L. Baños, Chini, Etxezarreta, Titay, Itxaso, N. Eizagirre, Aintzane, Beristain, M. Zelaia, Manu, Nahikari. Nuria Sanchez y Leyre Fernandez baja medikoak dira. Maria Diaz baja da erabaki teknikoagatik.
Santa Teresa bederatzigarren postuan dago kokatua 23 punturekin. Etxeko taldeak azken bederatzi puntuetatik zazpi lortu ditu eta etxean jokatutako aurreko neurketan Barcelona mendean hartu zuen. Azken hilabetetan zeraman dinamika irregularra ahaztu eta gainditzeko arerio zaila dela erakutsi du. Hala ere, Realak azkenengo partidetako bidea jarraitu nahi du, talde guztien aurka lehiatuz eta puntu eta garaipen garrantzitsuak batuz.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin