Sansek bana berdindu du igande honetan Córdoba CF taldearen aurka Anoetan. Txuri-urdinek partida bikaina jokatu dute eta beste puntu bat lortu dute etxean, garaipena lortzeko merezimenduak egin dituzten arren.
Gipuzkoarrak izan dira abisatzen lehenak, Baldaren falta jaurtiketa indartsu batekin, baina Iker Alvarezek urrundu du. Minutu batzuk geroago, Mikel Rodriguez korner zuzen batekin saiatu da, baina ez du zorterik izan. Donostiarrek erasoan jarraitu dute, eta Lander Astiazaranek baloi bat erdiratu dio Carrerari, errematea buruz egin eta atea hutsik zegoela sartzeko. Zoritxarrez, jokaldia baliorik gabe geratu da jokoz kanpo zegoelako. Handik gutxira, Mikel Rodriguezek korner itxi bat atera du eta Sergi Guardiolak bere atean sartu du baloia txuri-urdinak aurretik jartzeko. Atsedenaldira, irabazten gure filiala.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Mikel Rodriguezek pase ikusgarria eman dio Carrerari eta area barruan lurrera bota dute. Penalti argia. Peru Rodriguezek jaurti du, baina Iker Alvarezek bere asmoak asmatu ditu eta Carrerak ezin izan du aldaratzea sartu baloia langa gainetik bidaliz. Norgehiagokaren azken minutuetan, kanpokoek aukera gehiago izaten hasi dira eta gertu izan dute berdinketa Theoren eta Carracedoren jaurtiketekin, baina Fraga adi egon da. Azkenean, Dalissonek sartu du berdinketaren gola. Donostiarrek behin eta berriz bilatu dute garaipenaren gola, baina ezin izan dute lortu.
Beste puntu bat Sanserentzat, garaipena lortu ez arren, etxean batzen jarraitzen baitu. Hurrengo jardunaldian Granadaren aurka neurtuko dira Nuevo Los Carmenesen. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga, Dadie (Garro, min. 64), P. Rodríguez (kap.), Balda, Agote, Carbonell, M. Rodríguez (Mariezkurrena, min. 72), Eceizabarrena (G. Gorosabel, min. 64), Astiazaran (Ochieng, min. 72), Orobengoa eta Carrera (Marchal, min. 88).
Córdoba CF: Iker Álvarez, C. Isaac, Fomeyem, Rubén Alves, I. Vilarrasa, Isma Ruiz, P. Ortiz (Theo, min. 45), Jan Salas (Dalisson, min. 45), Kevin Medina (Requena, min. 45), Carracedo (Diego Bri, min. 86) eta Guardiola L.R (kap.) (Fuentes, min. 64).
Golak: 1-0: Guardiola L.R (b.a.), min. 32; 1-1: Dalisson, min. 76.
Epailea: Luis Bestard. Txartel horia erakutsi die etxeko Dadie, M.Rodríguez, Agote eta G. Gorosabeli eta kanpoko Guardiola L.R, Kevin Medina, Carracedo, Rúben Alves eta Theori.
Ikusle kopurua: 1.840 pertsona.