DEPORTIVO ALAVES B 1-0 REALA C

Saririk gabe

Gure hirugarren taldeak bat eta huts galdu egin du gaur goizean Alaves Bren aurka Ibaian. Txuri-urdinek oso ondo hasi dute partida, arrisku handirik gabeko hainbat etorrerarekin. Minutuek aurrera egin ahala, etxeko taldeak gora egin du eta Ander Sanchez, buruz burukoan, gola sartzeko zorian egon da, baina Fragak eragotzi egin du. José de Leonek ere, jada bigarren zatian, berea izan du gasteiztarrentzat, langa jo duen erremate batekin. Handik gutxira iritsi da gola, De Leonek egin duena hain zuzen ere, taldeko jokaldi on baten ostean. Gure bigarren filialak berdinketa bilatu du amaierara arte, baina asmatu gabe. Olarrak erdiraketa oso arriskutsua izan du azken txanpan, baina zoritxarrez ez du errematatzailerik aurkitu area barruan. Datorren asteburuan Real Zaragozaren filiala den Deportivo Aragon hartuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Deportivo Alaves B: A. Rodríguez, Doumbia, A. Pérez (Ortiz, min. 83), Mendes (kap.), De León (Selu Diallo, min. 83), Moura (J. M. López, min. 54), Parada, Ake (G. de Heredia, min. 54), Pino, A. Sánchez (Ropero, min. 59) eta Muñoz.

Real C: Fraga, Merino, Zubelzu (Gastesi, min. 88), Díaz de Alda, Olarra, Guibelalde (kap.), Arruti (Otadui, min. 78) Gorosabel (Arenzana, min. 78), Eceizabarrena (Lete, min. 69), Pontones (Garro, min. 69) eta Ramírez.

Gola: 1-0: De León, min. 57

Epailea: Fernández Rodríguez. Txartel horia erakutsi die etxeko Ake eta J. M. Lópezi eta kanpoko Pontones, Merino eta Leteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!