SD PONFERRADINA 2-0 SANSE

Saririk gabe

Vídeo

Sansek 2-0 galdu du gaur arratsaldean El Toralinen Ponferradinaren aurka. Txuri-urdinek ondo hasi dute partida, baina leondarrak nagusituz joan dira eta bigarren zatian hobeak izan dira, gure filiala egoera zailean utziz.

Lehen zatia oso parekatua izan da, ia aukerarik gabekoa. Donostiarrak indartsu hasi dira eta jokaldirik arriskutsuena sortu dute Azkunek area barruan egindako barnekaldi batekin. Andujar gainditzen saiatu da eta honek lurrera bota du, baina epaileak ez du penaltia adierazi. Etxekoen aukera bakarra, Andujarrek berak korner batean desbideratuta bidali duen burukada bat. Dadiek berea izan du gure filialarentzat, langaren gainetik joan den bigarren zutoinean egindako erremate batekin. Partida berdinduz joan da minutuek aurrera egin ahala eta, atsedenaldian, aukera argirik eta golik gabe.

Leondarrek aurrera pauso bat eman dute aldageletatik igaro ostean. Longok, burukada batekin, gertu izan du lehenengoa, baina Ayesak saihestu egin du. Yerayk ere gertu izan du gola zutoinean jo duen ezkerkada gurutzatu batekin. Donostiarren artean onena Azkuneren buruz burukoan iritsi da, atezainak urruntzea lortu duena txuri-urdinen gola saihesteko. Lastima. Eta, handik gutxira, oraingoan bai, etxekoen gola iritsi da: Andujarrek antza denez eskuarekin kontrolatzen duen kornerra, baloia bertan geratzen da eta atzelariak sare barrura bidaltzea lortzen du. Kontraeraso batean, amaierarako ordu laurden pasatxora, Josep Cerdak partida ia erabakita utzi du eskuinkada gurutzatu batekin. Geldiezina.

Beste porrot bat txuri-urdinentzat bolada txar hau mantentzeko. Datorren asteburuan iritsi behar da. Urrezko aukera SD Logroñesen aurka. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

SD Ponferradina: Andres Prieto, Carrique, Andujar, Leal, Nil (Andoni Lopez, min. 81), Markel (kap.), Igbekeme, Borja Valle (Ale Díez, min. 90), Yeray (Clavería, min. 75), Josep Cerda (Yuri, min. 90) eta Longo (Brais Abelenda, min. 81).

Sanse: Ayesa, Dadie (Orobengoa, min. 79), P. Rodriguez (kap.), Martin, Cantero, Agote (Zoilo, min. 67), Gorrotxategi, M. Rodriguez (Lebarbier, min. 72), Goti, Azkune (Ochieng, min. 79) eta Fiabema (Mariezkurrena, min. 67).

Golak: 1-0: Andujar, min. 66; 2-0: Josep Cerda, min. 78.

Epailea: Ruiz Alvarez. Txartel horia erakutsi die etxeko Yeray, Jaume Cerde eta Carriqueri eta kanpoko Fiabema, Agote, Dadie eta P. Rodriguezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!