REAL SOCIEDAD 0-1 SPORTING HUELVA

Saririk gabeko esfortzua

Vídeo

Gure emakumezkoen taldeak huts eta bat galdu du gaur goizean Sporting Huelvaren aurka. Porrota gozoa izan da Madrid CFF-k ere galdu egin duelako.

Ez zirudien Realak neurketa galduko zuenik hasiera ikusita. Zazpigarren minutuan Zornozak sortu du lehenengo aukera argia etxekoentzat. Eskuin hegaletik zentro bat bidali ondoren jokalari txuri-urdinak ezkerrez errematatu du baloia eta honek zutoinean jo du. Partidak hamabost minutu zeramanean bigarren aukera iritsi da gipuzkoarrentzat. Michiren txilena harrigarri batek langan jo du. Ez da gutxigatik sartu. Hortik aurrera kanpokoak pixkanaka pixkanaka hobeto sentitzen joan dira eta Cornejoren arerara hurbilduz. Horrela ailegatu da beraien gola, atsedenaldirako hamar minutu falta zirenean. Anitak sartu du neurketako gol bakarra eskuin hegaletik burututako jokaldi bat amaitu ondoren.

Reala lehenengo zatian bezala sartu da bigarren honetan, emaitzari buelta emateko helburuarekin. Bañosek izan du lehenengo abagunea baina Sarita Serratek arriskua aldentzea lortu du. Hurrengo minutuan, hau da, hurrengo jokaldian, kontraeraso batekin Sporting Huelvak bigarrena oso gertu izan du. Anitak, golegileak, baloia zutoinera bidali du. Bigarren zatiko aukerarik onena amaitzeko hogei minutu falta zirenean etorri da. Zornozak eskuin hegaletik zentratu ondoren, Leyre Fernandezek baloia kanporuntz bidali du gutxigatik, atezainak baloia atzean utzi ondoren. Realak saiatzen jarraitu du modu guztietara baina azkenean ezin izan du golik sartu.

Gonzalo Arconadaren neskek, nahiz eta gaur porrota jasan, bere eskuetan dute Koparako sailkapena Madrid CFF-k galdu egin duelako. Hurrengo astean Santa Teresa bisitatuko dute, gaurkoan Bigarren Mailara jeitsi den taldea.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Cornejo, Gaste, Iraia, Etxezarreta, Bea, Itxaso (L. Baños, min. 46), Chini (Beristain, min. 85), Leyre F. (Manu Lareo, min. 85), Michi (N. Eizagirre, min. 72), Zornoza, Nahikari.

Sporting Huelva: Sarita Serrat, Sandra Bernal, Pachu, Cinta, Elena, Francisca Lara, Sofi, Nereyem Hajri, Joy Bokiri (Carol, min. 72), Analu (Bárbara Santibañez, min. 86), Anita.

Gola: 0-1: Anita, min. 35

Epailea: Acevedo Dudley. Txartel horia erakutsi die etxeko Gasteri eta kanpoko Francisca Lara eta Caroli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!