REAL RACING CLUB 3-1 REAL SOCIEDAD B

Saririk gabeko esfortzua

Gure bigarren taldeak 3-1 galdu du arratsalde honetan La Planchadan Racingen aurka. Etxekoak nagusi izan dira lehen zatian, eta Naiara Ordax eta María Corbachorren golei esker aurreratu dira markagailuan. Luzapenean, Paula Garciak hirugarrena sinatu du talde kantabriarrarentzat. Atsedenaldiaren ostean, txuri-urdinek aurrerapausoa eman dute eta aldea murriztu dute Anna atezainak bere atean sartutako golaren ondoren. Saiatzen jarraitu dute, batez ere Enara Losada eta Carlota Chaconen hegaletik, baina ez dute golik sartzea lortu. Donostiarrek garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute hurrengo jardunaldian, Zubietan Eibarren bigarren taldearen aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Racing Club: Anna (kap.), Arantxa, Corbacho, A. García (Ana María, min. 89), Cabrero (Luna, min. 89), P. García (Lucumi, min. 65), Mirian, E. Calderón, Xesca, Irene (Rabasco, min. 65) eta Ordax (Nerea, min. 75).

Real Sociedad B: Mendiburu, Etxebeste (kap.) (El Amraoui, min. 82), Etxeberria, Azpirotz, Losada (Murillo, min. 82), Carrera, Esteberena (Isasisasmendi, min. 51), Zunzunegi, Arrondo (Etxarte, min. 82), Chacón eta Echeverria (Mugabure, min. 63).

Golak: 1-0: Ordáx, min. 13; 2-0: Corbacho, min. 24; 3-0: P. García, min. 45; 3-1: Anna (p.p.), min. 56.

Epailea: Víctor Manuel. Txartel horia atera die etxeko E. Calderón eta Ordaxi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!