Ateak itxita jokatzeko erabakiaren ondorioz, Realak sarrera bakoitzaren dirua itzuliko die SD Eibarren (hilak 10, 20:00) eta CA Osasunaren (hilak 15, 14:00) aurkako partidetarako sarrera erosi dutenei. Bestalde, Mendizorrotzako partidarako sarrera eskaera guztiak bertan behera geratu dira (hilaK 21, 18:30).
Sarreren guztikoaren itzulketa (SD Eibar eta CA Osasuna) honela kudeatuko da: datozen egunetan mezu elektroniko bat bidaliko dizugu ordainketa nola egingo dugun azaltzeko. Sarrera erosterakoan adierazitako helbide elektronikoaren bidez jarriko gara zurekin harremanetan.
Era berean, Real Madrid (apirilak 4-5) eta Celta de Vigo (apirilak 12) taldeen bisitei dagozkien sarreren online salmenta eten du klub txuri urdinak. Partida horiekin lotuta hartzen diren erabakien arabera azalduko du klub txuri urdinak nola jokatu.
Klub txuri urdinak bere gain hartzen du LaLigak iragarritako prebentzio-neurri hori, osasun publikoa zaintzea lehentasunez bilatzen duena, eta, aldi berean, sentitzen dugu egoera horrek zaleen artean sortuko dituen eragozpen eta kalteak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin