Bigarrena jarraian iritsi da. Realak Levante mendean hartu du arratsalde honetan Reale Arenan. Atsedenaldiaren atarian Barrenetxeak sartutako gol bakarrak eman dizkio hiru puntuak talde txuri-urdinari.
Inoiz ez da erraza etxean bi partida jarraian irabaztea, baina gipuzkoarrek, beraien estiloa jarraituz eta etengabe saiatuz, lortu dute. Neurketaren hasiera parekatua izan da. Iritsiera gutxi eta zehaztasun falta pixka bat. Silvak, jokaldi pertsonal baten ondoren, eta, batez ere, Oyarzabalek, gora joan den jaurtiketa argi batean, markagailua irekitzeko aukera izan dute. Kanpokoek ez dute asmatu kontraeraso batean baloia areatik igaro ostean inok errematatu gabe. Atsedenalditik gutxira, zorte pixka batekin, abantaila lortu dute Imanolen mutilek. Barrenetxea area barruan sartu da eta bere jaurtiketak defentsa batean jo du, Cardenas erantzunik gabe utziz. Bat eta hutsekoa eta aldageletara.
Bigarren zatian partida 'itzali' egin da. Txuri-urdinak ere ez ziren deseroso sentitzen, markagailuan abantailan joanez. Paco Lopezen mutilek, behartuta egon arren, ez diote Remirori gehiegi exijitu. Azken txanpan eta kontraeraso handi baten ostean, Navarrok zutoinera bidali du errematea. Bigarren zatiko aukera bakarra izan da. Reale Arenan sendotasuna eta eraginkortasuna mantentzeko beste garaipen baliotsua. Sei puntu Ligako geldialdia iritsi baino lehen indar gehiago lortzeko etorkizunerako. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.86), Aritz, Le Norman, Aihen, Zubimendi, Merino, Silva (Navarro, min.82), Oyarzabal (kap)(Portu, min.69), Barrenetxea (Januzaj, min.82) eta Isak (Sorloth, min.86).
Levante UD: Cardenas, Miramon, Duarte, Ruben Vezo, Clerc, Melero, Radoja (Martinez, min.76), Campaña, Bardhi (Morales, min.65), Roger (kap) eta Cantero (De Frutos, min.65).
Gola: 1-0: Barrenetxea, min.42.
Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorosabeli eta kanpoko Canterori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin