REAL SOCIEDAD B 3-0 FUNDACIÓ UE CORNELLÀ

Sendoak

Gure emakumezkoen filialak hiru eta huts irabazi dio Fundació UE Cornellà taldeari gaur eguerdian Zubietan. Txuri-urdinek oso partida ona egin dute eta matematikoki laugarren postua ziurtatu dute bi jardunaldiren faltan.

Donostiarrek ezin hobeto hasi dute norgehiagoka eta aurrea hartu dute Garnik bere atean sartu duen golari esker, Agirrezabalaren erdiraketa aldentzen saiatu ondoren. Aurretik, Mendiburuk sekulako geldiketa egin du kataluniarren gola saihesteko. Etxekoak jaun eta jabe izan dira eta abantaila handitzeko bi aukera paregabe izan dituzte Etxarteren burukada eta Puyren eskuinkada batekin. Atsedenaldira iritsi aurretik, Isasisasmendik bigarrena egin du atezainaren aurrean bakarrik geratu eta bikain definitu ondoren.

Bigarren zatia hasi eta berehala heldu da hirugarrena gola, kanpokoen defentsa baloia urruntzen saiatu den jokaldi batean Ibargurenen errebotatu ostean. Dagonekeo partida bideratuta zegoela, gipuzkoarrak lasaitu egin dira eta, baloiaren jabetzan nagusi izaten jarraitu duten arren, ez dute ia arriskurik sortu. Norgehiagokak ez du abagunerik izan azken txanpan eta hiru eta hutsekoarekin iritsi da amaierara.

Hiru puntu gehiago gure filialarentzat. Jardunaldiko emaitzen ondoren matematikoki igoera lortzeko aukerarik gabe geratu diren arren, txuri-urdinak oso sendo egon dira beste garaipen bat lortzeko. Datorren astean Taxoarera joango dira Osasuna Bren aurka jokatzeko. Goazen!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Mendiburu, Etxebeste (Uranga, min. 65), Etxeberria, Solozabal (kap.), Losada (Ibarguren, min. 46), Azpirotz (Aranburu, min. 46), Etxarte (Urdampilleta, min. 46), Zunzunegi, Isasisasmendi (Olaetxea, min. 69), Agirrezabala eta Puy.

Fundació UE Cornellà: Andrea, Calderón (Gómez, min. 62), Angi (Gràcia, min. 73), Blanca (Sepha, min. 72), Saray, Judith (López, min. 62), Laura, Alegre, Sararols (kap.) (Ari, min. 62), Garni eta Valeria.

Golak: 1-0: Garni (b.a.), min. 9; 2-0: Isasisasmendi, min. 40; 3-0: Ibarguren, min. 51.

Epailea: Rebollo Valdivia. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Alegreri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!