ARAMBURU, URRIKO MVP

Sentimendu txuri-urdina

Vídeo

Jon Mikel Aramburu protagonista nagusia izan zen atzo Irungo BM Supermerkatuetan, Mendibil Merkataritza Gunean. Eskuin hegaleko atzelariak gozatu eta txuri-urdin txikienei gozarazi zien arratsalde berezi batean bertara hurbiltzeko aukera izan zuten guztientzat.

Elena Garciak ere bere oparia jaso zuen, zozketaren irabazlea izan baitzen boto-emaileen artean.

Funtzionamendua

Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.

Realzale Programa

2017ko amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 3.000.000 puntu baino gehiago banatu ditu 33.000 txuri-urdinen artean, eta, uneren batean, konfiantza jarri dute urtez urte hazten ari den ekimen honetan. 33.000 horietatik, % 86 bazkideak dira.

Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, BM Supermercados, Repsol, Halcón Viajes, Euskoauto, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Gorla, Chillida Leku eta IBK Bike.







Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus/Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!