Realak asteko lana amaitu du gaur goizean Zubietan jokatu duen entrenamendu-partidarekin. Asier Garitanoren taldea Sanse eta C-ko jokalariek osaturiko talde baten aurka aritu da. Lehen froga izan da sentsazioak hartzen joan eta minutuak batzen joateko.
Goiz beroa izan da eta zale ugari gerturatu da Zubietara. Reala filialari nagusitu zaio lau eta huts Oyarzabal, Willian Jose, Concha eta Merquelanzen golekin. Garitanok talde desberdina zelairatu du zati bakoitzean jokalari guztiek udako une hauetan behar den lan karga hartzen joan dezaten.
Lehen taldeak atseden izango du bihar eta astelehenean hasiko du entrenamenduz beteriko beste lan aste bat. Eta ostiralean hurrengo lagunartekoa, Ipuruan SD Eibarren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Rulli, Zaldua, Aritz, Llorente R., Rodrigues, Illarra, Zurutuza, Sangalli, Juanmi, Oyarzabal y Willian J. En la segunda parte: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, De la Bella, Zubeldia, Pardo, Capilla, Concha, Merquelanz y Bautista.
Sanse: Garrancho, Gabilondo, Aranbarri, Ezkurdia, Jiménez, Zubimendi, Gorostidi, Veiga, Olaizola, Calvillo y Dávila. En la segunda parte: Agirre, Sola, Blasco, Ozerinjauregi, Muñoz, Olasagasti, Aldasoro, Sáenz, Zourdine, Nais y Celorrio.
Golak: Oyarzabal, Willian José, Concha, Merquelanz
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin