DEPORTIVO ALAVÉS 1-1 REAL SOCIEDAD (2-4)

Sentsazioak hartzen

Txuri-urdinak hasi dira lagunartekoekin. Realzaleek penaltietan garaitu dute Deportivo Alaves lehen proba honetan, eta minutuak pilatu eta denboraldi hasierari begira sentsazioak hartzen joateko balio izan du neurketak.

Reala nagusi izan da hainbat gol aukera pilatuta, baina ez dute eraldatzen asmatu. Jokaldi isolatu batean, etxekoen gola iritsi da, aldaratze kaxkar bat baliatu dute markagailuan 1-0ekoa jartzeko. Luzapenean, bozina gainean, Ceciliak berdinketaren gola sartu du faltaz. 90 minutuak beteta, penaltietan, Realak talde babazorroa gainditu du, Santana atezainaren bi esku-hartze handirekin.

Datorren astean konpromiso bikoitza izango dute: lehenengoa, abuztuaren 7an, asteazkenean, CA Osasunaren aurka eta bigarrena, abuztuaren 10ean, SD Eibarren aurka. Hitzordu onak minutuak pilatzen jarraitzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!