ZOZKETA LABIREN ERABAKIA EZAGUTU ONDOREN EGINGO DA

Sevilla FC-ren partidarako epea luzatu da

Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, LABI datorren ostiralean bilduko da, hilak 17,  osasun murrizketak arintzen dituen aztertzeko. Talde txuri-urdinak ostiral horretara arte, hilaren 17ra arte, Sevilla FCren aurkako partidarako izena emateko epea luzatzea erabaki du (igandea, 16:15). Izena eman duten bazkideen arteko zozketa LABIren erabakia ezagutu ondoren egingo da

Sakatu hemen eta eskatu zure sarrera

Ondoren, zozketa egingo da izena eman duten bazkide guztien artean. Zozketa egin ondoren, faktore zuzentzailea aplikatuko da partida honetarako ezarritako sarreren kupoarekin (5.273). ESTEKA  honetan prozesuari buruzko informazio guztia duzu.

Rayo eta Levanteren aurkako partidetarako izena eman zenuen eta ez zitzaizun sarrerarik egokitu?

5.273 bazkide horietako bat bazara, gogoratu Sevilla FC taldearen aurkako partidara joan nahi baduzu garrantzitsuena, berriro izena ematea dela. Horrela bakarrik bermatu ahal izango dizugu sarrera bat. Atzo jakinarazi zen bezala, zozketan sarrerarik egokitzen ez bazaizu, eserleku bat esleituko dizugu faktore zuzentzailearen bidez.

Zozketa egin eta faktore zuzentzailea aplikatu ondoren, gure kanal ofizialetan emaitzak eta partida egunean zelaira sartzeko modua argitaratuko dira eta posta elektronikoz harremanetan jarriko dira sarrera lortu duten bazkide guztiekin.

Eskatu ere zure sarrera CF Elche-ren aurkako partidarako

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!