SEVILLA FC - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 12:00)

Sinistu

Vídeo

Emakumezkoen taldeak garaipenaren txanpa hartzeko aukera paregabea dauka Sevillaren aurka, Andaluzian, murgilduta dauden bolada txarretik ateratzeko asmoarekin. Partida larunbatean 12:00etan izango da Jesus Navas zelai berrian, Jose Ramon Cisneros Palacios Kirol Hirian. 

Txuri-urdinek etxean jokatutako azken lehian, ezin izan zuten punturik lortu Atletico de Madriden aurka. Honen ondorioz, bederatzigarren postura jaitsi dira sailkapenean. Hala ere, Gonzalo Arconadaren taldea prest dago, Sevillaren aurka, lehengo urtean han lortutako garaipena errepikatzeko.  

Talde sevillarra hamaikagarren postuan dago, denboraldi honetan garaipen bakar bat lortu eta gero. Emaitzak alde batera utzita, andaluziarrek haien maila gorenarekin lehiatzen dute, arerioari ahalik eta gehien behartuz.

Realak hiru puntuak bueltan ekartzea eta konfiantza berreskuratzea ditu helburutzat, hurrengo asteburuan egongo den atsedenaldia lasaitasun gehiagorekin igarotzeko.

Deialdia ondorengoa da: Mariasun Quiñones, A. Nanclares, Iraia, Maddi, Etxezarreta, C. Blanco, Lucia, N. Mendoza, S. Olaizola, Itxaso, Palacios, N. Eizagirre, M. Cardona, Mirari, L. Baños, Barbara, Manu, C. Bautista. Ana Tejada eta Nahikari Garcia baja medikuak dira.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!