Berrikuntza teknologikodun proiektuak

Gipuzkoako startup-ei deialdia

Real Sociedad Fundazioak eta Sportek Hub-ek, kirolaren industriarako berrikuntza eta teknologiako Hub-ak, Gipuzkoako startup-ei zuzendutako lehen deialdia ireki dute, Gipuzkoako futbol-taldeak planteatutako beharrei erantzuteko gai izango den berrikuntza teknologikoko proiektu bat garatzeko. Realak, Sportek Hubekin batera, abian jarri duen ekimena da, ezagutza eta ekimen teknologikoa sustatzeko helburuaren barruan, kirolaren eskakizun gero eta  handiagoei erantzuteko. Realarekin proiektu teknologiko bat garatu nahi duten startupek otsailaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dute beren hautagaitza.

Klubeko futbolarien banakako entrenamenduaren plangintza esleitu eta jarraitzeko plataforma bat sortzea da proiektuaren helburua. Erronkaren helburua , gailu mugikorra erabiliz, jokalariak egin behar  informazioa izatea da. Ariketa horiek prestatzaile fisikoak edo klubeko arduradunak zehaztu eta esleituko ditu.

Sportek Hub-en erakunde sustatzaile horiek, kasu honetan, Realak, enpresa eragile gisa, planteatutako erronkari erantzuteko enpresa-proposamen onenak hautatuko ditu. Hautaketa ondoren, Sportek Hubeko ekosisteman sartuko direlarik. Proiektuaren sustapenaz eta ikuspenaz gain, industriarekiko eta kirol-berrikuntzako agenteekiko loturak aukera hauek izango ditu:

  • Realaren eskutik, enpresa eragile gisa, MVP soluzio bat garatzea.
  • 15.000 euroko finantziazioa izatea.
  • Venture Client proposamenean oinarritutako etorkizuneko lankidetza-aukerak.
  • Coworking eta inkubazio guneak.

Ze startupek har dezakete parte?

Gipuzkoako startup guztiak  aurkez daitezke deialdi honetara, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte: gehienez bost urteko antzinatasuna izatea, Realak planteatutako erronkaren ebazpen partziala edo osoa emateko proposamena aurkeztea, eta legez eratutako enpresa izatea, adinez nagusi diren pertsonek osatua eta desegiteko kausarik ez duena.

Deialdia itxi ondoren, ebaluazio-batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako proiektuak. Sportek Hub eta Realaren ordezkariek osatuko dute batzordea irabazlea aukeratzeko. Hautagaiak baloratzeko irizpideetan, proposatutako irtenbidea hartuko da kontuan, hau da, erronkari nola heldu zaion eta aurreikusitakoarekiko balioa eransten dizkien ekarpenak. Bestalde, MVPren garapenak Startup-en negozio-ereduan egiten duen ekarpena eta bere negozio-estrategiari egiten dion ekarpena. Gainera, berrikuntza maila, proiektua gauzatzeko bideragarritasuna eta proposatutako teknologiekiko egokitasuna baloratuko dira. Eta, azkenik, baloratuko dira enpresaren eta inplikatutako taldearen esperientzia, erronkari erantzuteko gaitasuna eta erronka gauzatzeko eta amaitzeko zenbatetsitako denbora.

Sportek Hub Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kirola eta Sustapen Ekonomikoa/Ekimena alorretatik), Eibarko Udalak, Donostiako Udalak, Real Sociedad Fundazioak eta Eibarko Sociedad Deportiva Fundazioak abian jarritako ekimena da, eta BIC Gipuzkoa du organo kudeatzaile, kirol-industria handitzeko eta lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Startupek erronkaren xehetasun guztiak eskuratu eta beren hautagaitza aurkez dezakete, hemen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu www.sportekhub.eus

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!