‘SUA – Irabazi arte’ dokumentala gaur urriaren 14an, astelehena, 23:00etan, estreinatuko da Movistar +eko #Vamos katean. Donostiako Zinemaldian, Belodromoan, estreinatu ondoren lehen aldiz telebistan ikusi ahal izango da.
‘SUA – Irabazi arte’ dokumentalak Erreginaren Kopa lortu aurretik emakumezkoen taldeak egin beharreko ibilbidea eta sekretuak azaltzen ditu.
Gau txuri-urdina
Dokumentala estreinatu aurretik, 22:00etan, beste erreportaje berezi bat ikusi ahal izango da: ‘El milagro txuri urdin’. Laurogeigarren hamarkadan bi urtetan hiru titulu irabazi zituen taldeari buruzko erreportajea da. Hainbat jokalari ohiek parte hartu dute: Jesus Zamora, Luis Arconada, Roberto Lopez Ufarte, Alberto Gorriz, Jesus Satrustegi edo Peio Uralde. Bestalde, Atotxaz gozatu eta sufritu zuten jokalariek ere parte hartu dute: Vicente del Bosque, Victor Muñoz eta Manu Sarabia. Realeko zale ospetsuek, Iñaki Gabilondok, Karlos Arguiñanok edo Ander Izaguirre kazetariak, parte hartu dute ere.
Urriaren 14an, astelehena, #LaNocheTxuriUrdin Movistar +eko #Vamos katean ikusi ahal izango da. Zale txuri-urdinek historia egin zuten bi taldeekin gozatzeko aukera izango dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin