PEÑA SPORT 2-3 REAL C

Sufritutako, baina batez ere merezitako, garaipena

Vídeo

Gure hirugarren taldeak asko sufritutako, baina merezitako, garaipena lortu du, bi eta hiru Peña Sporten aurka San Francisco futbol zelaian. Partidak hasiera txarra izan du Real Crentzat. Etxekoek markagailuan aurretik jartzea lortu dute Ilintxetaren gol bati esker. Hala ere, talde txuri-urdinak aurkariaren golari gain hartzea lortu eta berdinketaren gola sartu du, ordu laurdenera, Azurmendik korner baten irteeran egindako erremate bikain bati esker. Bi taldeen parekotasuna nagusi lehenengo minutuetan, bai markagailuan, baita jokoan ere. Berdinketaren gola sartu eta gutxira iritsi da gipuzkoarren bigarren gola: jokaldi konbinatu on baten ostean, Marinek baloia sareetara bidaltzea lortu du. Hortik aurrera, gure hirugarren taldeak defentsan gogor jarraitu du, eta lehenengo zatia bat eta bikoarekin amaitu da.

Aldageletatik bueltan, etxekoek lehenengo minutuak aprobetxatu dituzte, berriro ere, gola sartzeko. Ilintxetak, bigarren aldiz, atezain txuri-urdina gainditzea lortu du, penaltiz. Hala ere, Real Ck ondo erantzun dio Peña Sporten bigarren golari eta Marinek bere bigarren gola sartu du gipuzkoarrak aurretik jartzeko. Azkenengo minutuetan Real C jokalari bat gutxiagorekin gelditu da Rodriguezek txartel gorria ikusi ostean, eta txuri-urdinek gogor jarraitu behar izan dute defentsan hiru puntuak lortu ahal izateko. Garaipen garrantzitsua lortu du gure hirugarren taldea, izan ere, hamabi jardunaldi jarraian daramatza porrota ezagutu gabe. Datorren jardunaldian Cayonen bisita jasoko dute Zubietan, sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko helburuarekin. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Peña Sport: Mendioroz (kap.), Aguirrebeña (Fermin Uriz, min. 87), Gontzal, Oscariz (Javier Alonso, min. 55), Jimenez (Mikel, min. 79), Vania (Cubillo, min. 79), Aitor Aguirre, Satrus, Aser (Martin, min. 55), Ilintxeta eta Beñat Almandoz.

Real C: Marrero, Cortes, Rodriguez, Cantero, Azurmendi (Teijeira, min. 58), Zubillaga (Sukia, min. 89), Marin (Pontones, min. 89), Kortajarena (kap.), Dadie, Balda (Gorrotxategi, min. 67) eta Agirre (Azkune, min. 67).

Golak: 1-0: Ilintxeta, min. 3; 1-1: Azurmendi, min. 17; 1-2: Marin, min. 22; 2-2: Ilintxeta, min. 55; 2-3: Marin, min. 66

Epailea: Holgueras Castellanos. Txartel horia atera die etxeko Martini eta kanpoko Marin, Cantero, Kortajarena, Marrero eta Gorrotxategiri. Gainera, txartel gorria ikusi du kanpoko Rodriguezek (min. 90).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!