MADRID CFF 2-2 REAL SOCIEDAD

Sufritutako berdinketa

Vídeo

Realak bina berdindu du Madrid CFF taldearen aurka Fernando Torres futbol zelaian jokatu duen partida. Lehen ordu erdian nagusi izan dira donostiarrak, bi goleko aldearekin jarriz, baina azkenean sufritzen amaitu du norgehiagoka lortutako puntuari eusteko.

Txuri-urdinak indartsu atera dira eta partidako lehen abagunean markagailua ireki dute Nerearen erdiraketa baten ostean, Franssik barrura bidali duena buruz. Hasiera ezin hobea. Donostiarrek ondo kudeatu dute neurketa, bigarren golaren bila jarraitzeari uko egin gabe, eta Nerearen berreskurapen batean, beste behin, iritsi da gol hori: Jensenen pase sakona eta Mirarik, buruz burukoan, ez du barkatzen. Partida kontrolpean zegoela zirudien, baina Arayak aldea murriztu du area kanpotik egindako erremate batekin. Madrildarrek estutu egin dute lehen zatiko azken txanpan, baina Realak garaipena bideratu ahal izan du Jensenen burukada batekin.

Etxekoek inertzia eta nagusitasun horri eutsi diote aldageletatik igaro ostean, eta Arayak oso gertu izan du berriro gola urrutiko beste jaurtiketa batekin. Handik gutxira berdinketa iritsi da, Bonsegundo atzelari txuri-urdinetatik ihes egin eta area barrutik egindako erremate bikain batekin definitu ondoren. Madrildarren arriskuak bere horretan jarraitu du, eta kontraeraso batean, Ana Gonzalezek markagailua iraultzeko aukera izan du, baina baloia kanpora bidali du, dena alde zuela. Realak bigarren zatian izan duen aukera bakarra amaierarako hamarrera iritsi da, Jensenen errematearekin. Paolak azken momentuan urrundu du errematea. Partidako azken jokaldian madrildarrek garaipena eskuratu ahal izan dute Pinillosen erremate baten ostean, baina Adrianak bikain erantzun du.

Gipuzkoarrek seigarren postuari eusten diote berdinketa honen ostean. Datorren igandean, Zubietara bueltan bi irteera jarraian egin ondoren. Sevilla FC hartuko dute. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Madrid CFF: Paola (kap.), Pinillos, Cometti, Lauren, Hackmann, L. Domínguez, Araya (Rivas, min. 85), A. González, Bonsegundo, Lucía (Sessy, min. 68) eta Gabi Nunes (Chanda, min. 60).

Real Sociedad: A. Nanclares, Allegra, Etxezarreta, Tejada, Izarne, Maddi (I. Arnaiz, min. 80), Andreia, N. Eizagirre (kap.), Mirari (Amaiur, min. 68), Franssi eta Jensen.

Goak: 0-1: Franssi, min. 9; 0-2: Mirari, min. 27; 1-2: Araya, min. 32; 2-2: Bonsegundo, min. 55

Epailea: Cuesta Arribas. Txartel horia erakutsi die etxeko Cometti eta Pinillosi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!