Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo Sporting Club Huelvari bat eta bi irabazita. Gipuzkoarrek, zelaian nagusi izan arren, sufritu egin dute hiru puntuak eskuratzeko.
Txuri-urdinek hasieratik partidaren pisua eraman dute, huelvarrak euren zelaian zain zeudela. Aukerak, hori bai, ez dira agertu. Donostiarren lehen abagune argian, Mirarik area barruko aldaratze bat aprobetxatu du jaurtiketa bikain batekin gola egiteko. Nereak, buelta erdian errematea eginda, gertu izan du bigarrena minutu gutxi batzuk geroago, baina Chelseak eragotzi du. Etxekoen aukera urrietako batean eta atsedenaldira iritsi aurretik, partida berdintzea lortu dute Cienfuren erdiraketa batekin Konatek, burukada indartsu bati esker, sare barrura bidali duena.
Donostiarrak baloiarekin protagonistak izaten jarraitu dute, baina arriskua huelvarren aldetik iritsi da. Cienfuk markagailuari buelta eman ahal izan dio Olatzek harrapatu duen erremate batekin. Konatek, urrutitik egindako beste jaurtiketa batekin, berriro jarri du atezain txuri-urdina proban, eta honek bikain erantzun du. Argiena Patri Ojedaren bitartez iritsi da bigarren zatiaren erdialdean baloiak zutoinean jo eta gero. Jokaldi horren ostean Andreia izan da jabetza berreskuratzeaz arduratu dena eta, baloi luze baten ostean, Jensenek ez du barkatu buruz burukoan. 2-1etik 1-2ra, aitaren batean. Minutu pare bat geroago Franssik partida erabakita utzi ahal izan du area ertzetik egindako erremate batekin, baina Chelseak gola saihestu du geldiketa ikusgarri batekin. Etxekoek asko estutu dute azken txanpan, baina garaipenak ez du ihes egin.
Lehen hiru puntuak Zubietatik urrun sailkapenean gora egiten jarraitzeko. Astebete barru urtea agurtuko dute Atletico de Madridi bisita eginez. We are Real!
Fitxa teknikoa:
Sporting Club Huelva: Chelsea, Patri Ojeda, Ana Carol, Konat, Cienfu, L. Balleste, S. Castello (kap.), Carrasco R., Miku (Isina, min. 80), Hagman [Margraf, min. 58 (Y. Correa, min. 86)] eta De Filippo.
Real Sociedad: O. Santana, Emma, Apari, Etxezarreta, Izarne, I. Arnaiz (Lorena, min. 73), Andreia, Franssi (Sarriegi, min. 91), N. Eizagirre (kap.), Mirari (Bernabe, min. 67) eta Jensen.
Golak: 0-1: Mirari, min. 21; 1-1: Konat, min. 40; 1-2: Jensen, min. 72
Epailea: Huerta de Aza. Txartel horia erakutsi die etxeko Cienfuri eta kanpoko Bernaberi.