CULTURAL DE DURANGO – SANSE (LARUNBATA, 16:45)

Tabiran hitzordua

Vídeo

Liderratik azken sailkatura. Racing de Santanderren aurka aritu ostean, Sansek azken sailkatuaren zelaian jokatuko du bihar, Cultural de Durangoren etxean, alegia. Bigarren B mailan arerio errezik ez dagoen arren, biharkoa aukera ona da puntu gehiago batzen jarraitu eta sailkapenean gora egiteko.

Behin denboraldiaren erdia beteta, txuri-urdinak taula erdian dira. Lehen taldea gero eta gehiago elikatuz (bere helburua nagusia), gure gazteek hobetu egin nahi dute urtearen bigarren zati honetan. Biharkoa, nahiz eta zaila izan bizkaitarren beharra dela eta, aukera ona da.

Zamudio – Real C (Larunbata, 17:00)

Gure hirugarren taldeak Zamudion jokatuko du bihar taularen goiko postuetan jarraitzeko asmoz. Arerio deserosoa izango dute aurrean, arazoak baititu sailkapenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!