Realeko emakumezkoen taldeak Tacuense hartuko du igandean 12:00tan. Txuri-urdinek hiru puntuak lortu nahi izango dituzte Erreginaren Koparako sailkapen postu bat lortzeko denboraldi amaieran. Bi asteko atsedenaren ondoren, pilak kargaturik ekingo diote azken txanpari. Sporting de Huelvaren aurka lortutakoaren ondoren, Igor San Miguelen neskek bost partida jarraian daramate.
Tacuense, nahiz eta azkena izan sailkapenean, 90 minutuetan borrokatzen duen taldea da. Horren eredu da FC Barcelonaren aurka jokatutako azken jardunaldian 1-2ko emaitza estuarekin amaitu izana. Hala ere, txuri-urdinak oso indartsu agertu dira etxean azken boladan eta dinamikarekin jarraitu nahi dute.
Zerrenda ondorengo jokalariek osatzen dute: Cris, Mariasun. N. Sanchez, Iraia, Gaste, Soldevila, N. Mendoza, L. Baños, Ramajo, Etxezarreta, Chini, Titay, Cirauqui, Beristain, Leyre F., Aintzane, Manu, Nahikari. Itxaso Uriarte baja da santzioagatik, Nerea Eizagirre lesioagatik eta Maialen Zelaia erabaki teknikoagatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin