Derbi bat beti da berezia. Oraingoan ere zaleek egun berezi honetaz gozatzeko aukera izango dute. Horregatik, taldeari harrera berezia egingo zaio, iaz Kopako finalerdietan egin zen moduan. 16:30etik aurrera, Anoeta hoteletik hegoaldeko aparkalekura arte (17 atea), autobusak zale txuri-urdinen babesa jasoko du.
Oraingoan, iazko formula berdina errepikatuko da eta bi gune bereiziko dira. Taldea ospitaletik iritsiko da. Autobusak lehen biribilgunean bira egingo du eta Txuri Urdin Izotz Jauregiko zuzena hartuko du. Bertan izango da harreraren lehen gunea, Paco Yoldi kiroldegira arte. Momentu horretan, autobusak Anoetako Miniestadioa inguratuko du eta estadiora iristeko azken zatiari ekingo dio.
Bigarren gunea Miniestadioa inguratu eta Antonoi Elorza Belodromoa atzean utzi ondoren hasiko da. Hortxe hasiko da harreraren gune beroa. Estadiora iristeko 200 bat metro faltako dira orduan eta taldea hegoaldeko aparkalekutik sartuko da, 17 atetik gertu.
Gure autobusak ibilbide hori egingo duen bigarren aldia izango da, eta helburua argia da: familia txuri-urdinak taldeari harrera beroa egitea partidaren atarian, beti ere, jarrera zibiko eta eredugarria ahaztu gabe. Taldea babestu eta momentua gozatuz. Garenaz harro sentituz. Zer egiten dugun eta nola egiten dugun ardatz moduan hartuz. Horrela, ibilbide-harrera hau errepikatzeko aukera izatea espero dugu data seinalatuetan, eta etorkizun hurbilean horrelako asko izateko gogotsu gaude.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin