Sanse Complutense 2-1 Real Sociedad

Tematzen jarraitu

Gure belar hockeyko taldeak 2-1 galdu du goizean Sanse Complutenseren aurka. Txuri-urdinek ezin izan dituzte madrildarrek sartutako bi golak irauli, joko ona egin duten arren.

Bi taldeek garaipena eskuratu ahal izan dute partida honetan. Bigarren laurdenean, etxekoek aurrea hartu dute Carmonaren golari esker. Donostiarrak partida berdintzen saiatu dira atsedenaldira iritsi aurretik, baina ezin izan dute banakoa lortu. Hirugarren laurdenean, Carmonak bigarren gola egin eta partida erabakita uztea lortu du. Txuri-urdinek partida berdindu nahi izan dute Garateren golaren ostean, baina jokalari txuri-urdinaren golak ez die partida irabazteko eta hiru puntuak eskuratzeko balio izan. Oso neurketa parekatua eta lehiatua izan da, eta bi areak erabakigarriak izan dira.

Donostiarrek ez dute Sanse Complutense garaitzea lortu, nahiz eta taldeak joko ona egin duen. Realak bi aste barru jasoko du CH Pozuelo. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!