Gure emakumezkoen taldeak aurredenboraldiko bigarren lagunartekoa jokatu du gaur goizean Zubietan CA Osasunaren aurka. Txuri-urdinek hiru eta huts irabazi dute hasieratik amaierara arte nagusi izan diren partida batean, eta denboraldi berriari begira fintzen jarraitzeko balio izan du, gero eta gertuago baitago. Lehen minutuetan hainbat jaurtiketa arriskutsu lortu ostean, Gemmaren bitartez aurreratu dira gipuzkoarrak area barrutik egindako jaurtiketa bati esker. Handik gutxira, txuri-urdinek neurketa bideratu dute beste jokaldi handi bati esker, Mirariren golarekin.
Proba ona egin du Realak, aldageletatik igaro ostean nagusitasunarekin jarraitu baitu. Eta nagusitasun hori Manu Lareoren hirugarren eta behin betiko golarekin gauzatu ahal izan dute, Nerea Eizagirreren pase bikain baten ondoren. Minutuak pilatzen jarraitzen dute gipuzkoarrek, eta datorren astelehenetik aurrera beste entrenamendu aste bati ekingo diote, itxaropen handiko denboraldi honen hasiera prestatzen jarraitzeko.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: A. Nanclares (Elene, min. 46), Iraia, Maddi (Tejada, min. 46), N. Mendoza (Etxezarreta, min. 46), Nuria R., Maitane, Palacios (Lucia, min. 46), Manu, Gemma (Itxaso, min. 46), Mirari (N. Eizagirre, min. 46), Amaiur.
CA Osasuna: Silvia, Garazi, Mai Garde, Karol, Vanessa, Herrera, L. Fernandez, M. Gonzalez, P. Fernandez, A. Zumarraga, Marina. Jaione, Zalba, M. Rivas, Carrillo, Zugasti, Lacosta, Blanco, Salinas, Azpiazu eta Ansak ere jokatu dute.
Golak: 1-0: Gemma, min. 21; 2-0: Mirari, min. 31; 3-0: Manu, min. 62
Epailea: Barragan Gaspar. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin