SANSE 3-1 OSASUNA PROMESAS

Test bikaina

Vídeo

Sansek hiru eta bat irabazi dio Osasuna Promesasi gaur arratsaldean Zubietan, txuri-urdinek uda honetan jokatu duten aurredenboraldiko bigarren lagunartekoan.

Gipuzkoarrak nagusi izan dira lehen zatian, baina hasiera nahiko parekatua izan da. Aukerak berandu iritsi dira eta gorritxoek aurrea hartu dute kontraeraso bati esker, Boirok jaurtiketa sendo batekin baloia barrurantz bidali ostean. Gure filiala aurrera joan da minutuek aurrera egin ahala, eta Ramosek, geldiketa bikain batekin, Martonen burukada urrundu du azken momentuan. Lobete ere, erremate gurutzatu batekin, berdinketa gertu izan du. Eta hirugarrenean gola iritsi da, Martoni egindako penalti batekin, aurrelari txuri-urdinak atsedenaldia baino lehen bana egiteko aprobetxatu duena.

Partida parekatuagoa egon da aldageletatik igaro ostean, intentsitate berarekin baina aukera gutxiagorekin. Gorritxoen artean onena Aguilarrek urrunetik egindako jaurtiketa batekin iritsi da, baina Zubiaurrek aldendu egin du. Txuri urdinek, bestalde, gertu izan dute bigarren gola Alkainen jokaldi pertsonal batean, baina atezainak gola saihestu du. Amaierarako hamar minuturen faltan, Martinez Losak bigarrena egin du Roberto Lopezen asistentzia baliatuta. Azken txanpan, Roberto Lopezek berak partida erabakita utzi du areaz kanpoko ezkerkada izugarri bati esker.

Test bikaina gure filialarentzat, lan eta joko minutuak pilatzen jarraitzen baitu. Larunbat honetan lagunarteko berri bat, denboraldia ahalik eta ondoen prestatzen jarraitzeko. Txuri-urdinek SD Eibarren aurka jokatuko dute Zarautzen.

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Carbonell, Blasco, Cantero, Ezkurdia, Gorrotxategi, Kortajarena, Martin, Garrido, Lobete eta Marton. Ortega, Zoilo, R. Lopez, Arambarri, Aldasoro, Magunazelaia, P. Rodriguez, Martinez Losa, Alkain eta Djouahrak ere jokatu dute.

Osasuna Promesas: Ramos, Irurita, Grande, Dufur, Garriz, Rabadan, Boiro, Huarte, J. Rodriguez, Lorenzo eta P. Martinez. Mutilva, Yoldi, Azcona, Berruete, Soeiro, Muñoz, Bravo, Aguilar, Moreno eta J. Gonzalezek ere jokatu dute.

Golak: 0-1: Boiro, min. 18; 1-1: Marton (p.), min. 37; 2-1: Martinez Losa, min. 79; 3-1: R. Lopez, min. 90

Epailea: Martin Ramos. Txartel horia erakutsi dio etxeko Magunazelaiari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!