Sansek Tudelanoren aurka jokatuko du igande honetan etxetik kanpo, azkeneko jaurdunaldian Osasuna Promesasen aurka berdindu ondoren. Nafarrak zortzigarren postuan daude kokatuta sailkapenean baina azkeneko bi neurketak galdu dituzte. Bere zelaian denboraldi bikaina egiten ari dira, sei gol bakarrik egin dizkiotelako aurten.
Txuri-urdinak ondo ari dira defentsa lanetan ere. Azkeneko bost jaurdinaldietan ez dute golik jasan. Beraz, gol gutxiko neurketa izango dela dirudi eta markagailuan aurretik jartzen den taldeak gertu izango du garaipena. Gipuzkoarrak hiru puntuak etxera ekartzeko asmoarekin bidaiatuko dute, denboraldi bikain honekin jarraituz.
Deialdia ondorengoa da: Zubiaurre, Garrancho, Sola, Muñoz, Ugarte, Lapeña, Le Normand, Sanz, Guevara, Sáenz, Capilla, Gorostidi, Calvillo, Alkain, Muguruza, Olaizola eta Davila. Baja medikoak dira Sisniega, Arrieta, Sangalli, Merquelanz eta Celorrio.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin