Reala Kadeteen Euskal Ligako txapeldun izendatu da. Nahiz eta gaur goizean Amaikak Baten aurkako partida jokatu ez izan, debatarrak ez dira agertu, txapeldun bihurtu da Iñaki Satrusteguik zuzendutako taldea. Kirol emaitzak bat joan dira eguneroko lana eta hobekuntzarekin. Gazteek txapeldunen kopa jaso dute Iñaki San Jose, Euskadiko Futbol Federakuntzako direktiboaren eskutik. Zorionak!
Ohar argigarria
Realak klubaren intentzioa partida jokatzekoa izan dela argitu nahi du, ordua aldatzeko prest egonda azken jardunaldia normaltasunez joka zedin. Realak beharrezko gestioak egin ditu aste osoan zehar Euskal Futbol Federakuntzarekin eta inplikatuak zueden taldeekin harremanetan ipinita, larunbat arratsaldean edo igande goizean jokatzeko prest agertuaz. Azkenik, 30. Jardunaldirako ezarrita zegoen ordu bakarra mantendu egin da, larunbata 12:00tan, eta Amaikak Bat taldea ez da aurkeztu Zubietan. Realak sentitzen du Euskal Ligako Kadeteak tituloa azken jardunaldia jokatuta irabazi ez izana.