JUNIOR FC 1-1 REAL SOCIEDAD (0-3)

Txapeldunak!

Vídeo

Aurkitu duten oztopo bakoitza gainditzea lortu dute, indarra, esfortzua eta bihotzarekin. Gaur berriro egin dute. Egun erabakigarrian, ligako txapeldunak izateko. Realak bana berdindu du neurketan eta, shoot-outen multzo bikain baten ondoren, txapeldun atera dira. Merezitako saria denboraldi honi buelta emateko. Orain disfrutatzera, txapeldunak

Finalak beti tentsio handikoak dira, ez da erraza orokorrean burutzen den jokoa egitea. Txuri-urdinak ez dira gaizki sartu partidan. Hasiera oso parekatua izan da. Lehenengo laurdenean ez ditugu ia aukerarik ikusi, baina azkeneko minutuan katalanak, penalti-korner baten bidez, markagailuan aurreratu dira. Bigarren laurdenean neurketak ildo beretik jarraitu du, gipuzkoarrak aurreruntz eginez aurkariak atzean itxaroten zuen bitartean.

Hirugarrenean ez da ezer adierazgarririk gertatu, eta azkeneko laurdenean dena eman beharra zegoen. Etxekoek aukera argi bat izan dute neurketa erabakitzeko, baina txuri-urdinek aurrera pauso bat eman dute azkeneko minutuetan berdinketa lortuz. Junior FC-k hainbat penalti-korner izan ditu garaipena eskuratzeko, baina ez dute asmatu.

Horrela iritsi gara shoot-outetara. Marina Helguerak atxekoen lehenengo hiru jaurtiketak saihestu ditu. Maider Altunak, Virginia Gonzalezek eta Dalila Mirabelak, aldiz, gipuzkoarrentzat sartu dute. Hor amaitu da finala. Ez zen beharrezkoa gehiagorik jaurtitzea. Txapeldunak. Meritu handikoa. Handiak zarete. Txapeldunak zarete. Ete, hurrengo urtean, Europatik hegan egitera. Zorionak. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!