REAL SOCIEDAD – ATLeTICO DE MADRID (igandea, 13:00)

Txapeldunaren bila

Vídeo

Behin liga geldialdia pasata, LaLiga Iberdrola bere indar guztiarkein itzultzen da, eta Realak denboraldiko partida zailenetako batekin ekingo dio. Neskek Atletico de Madrid jasoko dute Zubietan, iazko liga txapelduna eta aurtengo lidertzan dagoena FC Barcelonarekin batera

Gonzalo Arconadaren taldea egutegiko fase zailenean dago, aurrean liga irabazteko borrokan dauden taldeak aurrena dituztela. Txuri-urdinek bere bertsio onena eman beharko dute madrildarrak menperatzeko. Ez da erraza izango, baina gipuzkoarra gai dira lortzeko. Zita, igandean 13:00etan Zubietako z7an. Neurketa GOL-ek eskeiniko du.

Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Ramajo, Gaste, Iraia, N. Miralles, Soldevila, L. Baños, B. Beltran, Chini, Etxezarreta, Beristain, Zornoza, Leyre F., N. Eizagirre, Manu, Michi eta Nahikari. Itxaso Uriarte baja medikoa da eta Titay Calvo baja da erabaki teknikoagatik.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!