Atletico – Real (igandea, 16:00)

Txapeldunari bisita egiteko zerrenda

Vídeo

Irteera zaila neskentzat. Gaur egungo txapelduna, Atletico de Madrid, exijentzia handiko arerioa izango da txuri-urdinentzat denboraldiko etxetik kanpoko lehen partidan. Valenciaren aurka gehiago merezi eta gero, Juanjo Arregiren taldeak lehen garaipenara bilatuko du.

Egutegia ez da xamurra suertatu gipuzkoarrentzat, hiru talde indartsuenen aurka jokatu beharko baitute lehen hiru jardunaldietan. Dena dela, liga hasiera hau erronka ona da gure neskentzat eta igandean meritu handiko garaipena bilatuko dute. Neurketa GOL-ek zuzenean eskeiniko du.

Deialdia honakoa da: Cristina Cornejo, Mariasun Quiñones, Sandra Ramajo, Ane Etxezarreta, Bea Beltran, Cristina Pizarro, Paola Soldevila, Iraia Iparragirre, Manuela Lareo, Leire Baños, Leyre Fernández, Naiara Beristain, Claudia Zornoza, Nerea Eizagirre, Michi Goto, Nahikari García eta Titay Calvo. Baja medikuak: Nuria Mendoza, Itziar Gastearena eta Itxaso Uriarte.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!