REAL SOCIEDAD 1-10 FC BARCELONA

Txapeldunordeak

Realak Salamancan jokatutako Superkopako finala galdu du FC Barcelonaren aurka, bat eta hamar, gipuzkoarrek hasieratik gainditu duten partida batean.

Ez da posible izan. Gure taldea saiatu dira, baina ez du aukerarik izan Europako txapeldunordearen aurka. Torrejonek eta Putellasek, area barrutik egindako erremateekin, aldapan gora jarri dute finala. Gipuzkoarrek arrisku pixka bat sortzen zutela zirudienean, katalanek min egin dute berriro. Lau gol ia jarraian atsedenaldia iritsi baino lehen.

Baina borrokatu egin behar zen, eta amore eman gabe. Ez zen erraza egoera horretan bigarren zatia jokatzea, baina porrot horrek ez du orain arte lortutakoa zapuztuko. Oshoalak zazpigarren gola egin du. Barcelonak estutzen jarraitzen zuen, markagailuan alde zabala izan arren. Torrejonek, handik gutxira, zortzigarrena egin du. Manuk, bukaeratik ordu erdira, ohorearen gola egin du txuri-urdinentzat. Andujarrek eta Torrejonek, azken txanpan, partida erabakita utzi dute.

Kolpe gogorra, baina aurrera begiratu behar da, asteazkenean hasiko delako joan den denboraldian lortutako Kopako tituluaren defentsa. Madrid CFF hartuko dugu Zubietan. Gaur, inoiz baino gehiago: Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, N. Mendoza, Etxezarreta, Iraia, Itxaso (Maddi, min. 46), L. Baños (S. Olaizola, min. 65), M. Cardona, Tejada, Bárbara (N. Eizagirre, min. 23), Nahikari (Manu, min. 60).

FC Barcelona: Paños, Leon, Torrejon, Caldentey (Andújar, min. 57), Putellas, Guijarro (Losada, min. 57), Ouahabi (Crnogorgevic, min. 28), Hansen (Bonmati, min. 57), Pereira, Oshoala, Martens.

Golak: 0-1: Torrejon, min. 5; 0-2: Putellas, min. 8; 0-3: Torrejon, min. 33; 0-4: Oshoala, min. 35; 0-5: Hansen, min. 37; 0-6: Putellas, min. 45; 0-7: Oshoala, min. 50; 0-8: Torrejón, min. 55; 1-9: Andujar, min. 75; 1-10: Torrejón, min. 78

Epailea: Huerta de Aza. Txartel horia erakutsi dio etxeko Luciari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!