REAL SOCIEDAD 0-3 FC BARCELONA

Txapeldunordeak

Realak porrota jaso du Superkopako finalean FC Barcelonaren aurka 0-3 galdu ondoren Meridako Romano Jose Fouto zelaian. Donostiarrek hasieratik bukaerara borrokatu dute Europako talde onenaren aurka eta, titulua lortu ez duten arren, taldeaz harro egoteko modukoa da.

Txuri-urdinak bikain jardun dira lehen zatian. Lehengo aukera beraiena izan da, korner batean Amaiurrek buruz errematatu eta kanpora bidali baitu gutxigatik. Geysek minutu gutxira erantzun du, baina Letek arriskurik gabe utzi du jokaldia. Talde kataluniarraren bigarren aukeran iritsi da gola: Geyseren bakarkako jokaldiaren ondoren, Aitanari eman eta honek area barrutik ezker hankarekin jaurti eta barrura joan da baloia. Norgehiagoka oso berdindua izan da, nahiz eta kataluniarrak markagailuan aurreitk joan. Kanpoko taldeak markagailuko aldea handitzeko aukera izan du atsedenaldira iritsi aurretik Marta Torrejonen buruko errematen bitartez, baina kanpora joan da zuzen zuzenean. 0-1 iritsi dira atsedenaldira baina Realak aurrez aurre lehiatu dio FC Bartzelona taldeari.

Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da kataluniarren bigarrena, lehen golaren antzeko jokaldi batean: Geyseren beste ekintza bikain bat, Aitanari baloia eman eta, oraingoan, eskuinetik eta arearen aurrealdetik, ez du barkatu. Barcelonaren nagusitasuna nabarmena izan da bigarren zati honetan, nahiz eta txuri-urdinek ondo defendatu duten. Oshoalak partida erabakita uzteko aukera izan du bigarren zatiaren erdian, baina Letek arriskua urruntzea lortu du. Donostiarren onena kontraeraso batean iritsi da: Franssik erremate gurutzatu batekin bukatu du jokaldia eta Pañosek harrapatu egin du. Partida irekia eta abaguneekin egon da amaierara arte eta, azken jokaldian, Oshoalak itxi du kataluniarren garaipena.

Superkopako txapeldunordeak Europako talde onenaren aurka. Porrot mingarria eta are gehiago finala dela kontuan hartuta, baina taldeari ezin zaio ezer leporatu. Hasieratik bukaerara lehiatu eta dena eman dute. Orain, ligako bigarren itzulian zentratzera. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Le Guilly, Tejada, Vanegas, Bernabé, I. Arnaiz, Gemma, Gaby G. (Andreia, min. 68), N. Eizagirre (kap.), Amaiur (Mirari, min. 68) eta Jensen (Franssi, min. 58). 

FC Barcelona: Paños, Bronze, Torrejón (kap.) (L. Codina, min. 89), Mapi León, Rölfo, Walsh (Pina, min. 68), Aitana, Patri Guijarro, Mariona (Vicky López, min. 89), Paralluelo (Crnogorčević, min. 60) eta Geyse (Oshoala, min. 60).

Golak: 0-1: Aitana, min. 13; 0-2: Aitana, min. 47; 0-3: Oshoala, min. 97

Epailea: Frias Acedo. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Paralluelori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!