GABONETAKO LEHIAKETA IBK BIKEREKIN

Txurdin bizikletan marraztuko dugu?

Vídeo

Aste honetan eskolako oporrak hasiko direla aprobetxatuz, marrazki-lehiaketa bat jarri dugu martxan etxeko txikientzat. Aurtengo Gabonetako erronka, Txurdin bizikleta baten gainean marraztea izango da. Bideoan, Marrazketabar marrazkilariak prestatu digun adibide bat erakutsiko dizugu.

Eta zergatik gai hau duen marrazki bat? Izan ere, bi irabazleek (bi kategoria egongo dira) IBK BIKEren bi bizikleta eskuratuko dituzte saritzat. IBK BIKE, ekintzaren babeslea eta Realzale Programako kolaboratzailea da. Urtarrilaren 8an Celtaren aurka jokatuko den partidarako Tunnel esperientzia (sarrera bikoitza) ere irabaziko dute. Egun hauetarako opari ezin hobea.

Nork har dezake parte?

Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da: lehiaketa bat 2014tik aurrera jaiotako haurrentzat eta beste bat 2009 eta 2013 artean jaiotakoentzat. Kontsultatu oinarri arautzaileak informazio gehiagorako eta bi lehiaketetan zein bizikleta oparituko den jakiteko.

Kontsultatu oinarri arautzaileak

Nola har daiteke parte?

Oso erraza da. Heldu baten laguntzarekin marrazkia bidaltzeko bi modu dituzu: beheko lerroetan datorren formularioa bete edo marrazkia honako helbide elektroniko honetara bidali: [email protected]. Bi kasuetan, adingabearen datu hauek (izena, abizena, jaioteguna eta jaioterria) eta tutorearen datu hauek (tutorearen izena eta abizena, posta elektronikoa eta harremanetarako telefonoa) adierazi beharko dituzu.

Klikatu hemen marrazkia bidaltzeko

Parte hartzeko epea urtarrilaren 4an bukatuko da, 23:59an. Ondoren, Marrazketabar gure marrazkilariak, barneko epaimahai batekin batera, gehien gustatu zaizkien bi marrazkiak aukeratuko ditu (marrazki bana kategoria bakoitzeko).

Originaltasuna eta ahalegina baloratuko dira, betiere haurrak duen adina kontuan hartuta. Azken finean, aprobetxatu egun hauek, askatu sormena eta marraztu nahi duzuna baldintza bakar batekin: Txurdin pedalei eragiten ikusi nahi dugu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!