Iraia Iparraguirre

Txuri-urdinez jarraituko du

Vídeo

Realak eta Iraia IIparraguirrek akordioa lortu dute futbolariaren kontratua 2018ko ekainaren 30a arte luzatzeko. Aurreko kontratua uda honetan amaitzen zen. Honela atzelariak beste urte batez luzatu du bere harremana entitate gipuzkoarrarekin.

Lasarte-Oriako jokalariak Real Sociedad TV-ri helarazi dizkio bere sentsazioak. “Poztasun handia ematen dit, ilusioz beterik nago hemen jarraitzeagatik”, esan du Iraiak. Liga amaierari buruz, “azken partida hau Erreginaren Kopara aktibatuta jokatzeko balio behar digu”, aipatu du txuri-urdinak.  

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!