SD AMOREBIETA 1-2 SANSE

Urrezko hiru puntu

Vídeo

Sansek garaipen oso garrantzitsua lortu du Amorebietaren aurka bat eta bi irabazi ostean. Gure filialak oso partida ona eta eraginkorra jokatu du Lezaman

Lehenengo zatian intentsitate oso altua eta parekotasun handia egon da bi taldeen artean. Hala ere, aukera onenak talde txuri-urdinaren partetik iritsi dira. Lehena Pokornyren urrutiko ezkerkada bat izan da, gutxigatik joan da kanpora errematea. Magunazelaiak ere izan du bere aukera buruz egindako erremate baten ondorioz, baina Saizarrek Sanseren lehenengo gola ekidin du. Alkainek, partidako ordu erdian, gure filiala aurretik jartzea lortu du, baina marrazainak gola baliogabetu du aurrelari txuri-urdina jokoz kanpo zegoelako. Bizkaitarren aukera garbiena Iker Bilbaoren hanketatik irten da, baina bere jaurtiketa langa gainetik urrundu da. Eta lehenengo zatia amaierara iristear zegoela iritsi da Sanseren lehenengo gola Karrikaburuk area barruan egindako erremate baten ondorioz Saizarren aldaratze bat aprobetxatuz. Gol psikologikoa.

Partida asko ireki da txuri-urdinen golaz geroztik. Bizkaitarrek presio handia sortu dute bigarren zatiaren hasieran, lehenengo Olaetxearen erremate batekin eta minutu batzuk geroago Orozkoren erremate bikoitz batekin. Gutxigatik. Sansek, lehengo zatian baino baloi jabetza gutxiagorekin, sufritzen jakin du, eta kontraerasoan izan ditu partida erabakitzeko aukerak. Ander Martinek izan du garbiena, baina bere ezkerkada zutoin ondotik joan da. Amaierara iristear, Alkainek partida erabakita utzi du bakarkako jokaldi eder batekin. Gol ederra. Partidako azken jokaldian Amorrortuk etxekoen lehenengo gola egin du, baina ezer gutxirako balio izan die gol horrek.

Jaitsiera postuetatik urruntzeko garaipena lortu du Sansek aurkari zuzen baten aurka. Ezinbesteko hiru puntuak. Ostiralean Las Palmasen bisita jasoko dugu Reale Arenan. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

SD Amorebieta: Saizar, Larra, Oscar Gil (Iker Amorrortu, min. 86), Markel Lozano, Luengo, Ozkoidi, Olaetxea (Etxaburu, min. 67), San Jose, Iker Bilbao (kap.) (Mikel Alvaro, min. 74), Guruzeta (Alvaro Peña, min. 67) eta Obi (Orozko min. 46). 

Sanse: Ayesa, Blasco, G. de Zarate, Arambarri, Ezkurdia (Romero, min. 31), Pokorny, Olasagasti, Sangalli (kap.) (Kortajarena, min. 69), Alkain (Djouahra, min. 86), Magunazelaia (Marton, min. 86) eta Karrikaburu (Martín, min. 69). 

Golak: 0-1: Karrikaburu, min. 45+1; 0-2: Alkain, min. 83; 1-2: Amorrortu, min. 90+3

Epailea: Trujillo Suarez. Txartel horia atera dio etxeko Orozkori eta kanpoko Alkain eta G. de Zarateri.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!