Realak merituzko puntua lortu du Mini Estadin hutsera berdindu ondoren. Gainera, epaileak Nahikarik sartutako gol bat baliogabetu du, baina aurrelari txuri-urdina ez zegoen jokoz kanpo.
Ligako talderik hoberena etxean. Bereratzi garaipen bederatzitik. Hogeita zazpi puntu hogeita zazpitik. Zenbakiak ez ziren oso itxaropentsuak. Baina sakrifizio eta esfortzuarekin saria iritsi da gipuzkoarrentzat. Etxekoek neurketa menderatu dute lehenengo minututik. Aukera argienak eskuin eta ezker hegaleko zentroek sortu dituztenak izan dira, Realak ez ziolako uzten FC Barcelonari jokaldi landuak burutzea. Berdinketak justizia egiten zuen markagailuan lehenengo berrogeita bost minutuak igaro ondoren.
FC Barcelonak pauso bat aurrera eman du bigarren zatian. Goraka joan dira garaipenaren bila. Realak, bere aldetik, ikara sartu du etxekoen jokalarietan Leyre Fernandezen jaurtiketaren ondoren. Kontraerasora jokatu behar zuten etxekoek ez ziotelako beste aukerarik uzten. Txuri-urdinak denboraldiko sorpresa emateko gertu egon dira Nahikarik gola sartu duelako, baina epaileak ez du ontzat eman jokoz kanpokoa adierazi duelako. Realak lehengo astean baino sufrimendu gutxiago izan du gaurkoan, sinistea kostatzen den arren.
Realak, horrela, urrezko bi puntu lortu ditu Lugako bi talde onenen aurka. Hurrengo astean Madrid CFF jasoko dute Zubietan.
Fitxa teknikoa:
FC Barcelona: Paños, Melanie Serrano (Morroni, min. 59), Torrejón, Gemma (Olga, min. 77), Mapi, Bussaglia, Martens, Aitana (Vicky Losada, min. 51), Alexia (Barbara, min. 59), Patri Guijarro, Toni Duggan.
Real Sociedad: Mariasun, N. Mendoza, Etxezarreta, Iraia, Bea, Leyre F., Beristain (Titay, min. 90), L. Baños, Zornoza (Chini, min. 77), Michi (N. Eizagirre, min. 64), Nahikari (Manu, min. 87).
Epailea: Martinez Madrona. Txartel horia erakutsi die kanpoko Beristain eta Beari.