Realaren izenean gabon zoriontsuak eta urte berri on opa dizkizuegu realzale guztioi. Primeran pasa itzazue egun hauek eta datorren 2018an zoriona eta alaitasuna izan daitezela nagusi. Eta noski, onena opa diogu gure Realari.
Gaur goizean Jokin Aperribay Realeko presidentea, kontseilariak, teknikariak, lehen taldeko jokalariak, Sanse eta nesken taldeko ordezkaritza batek ohiko brindisa egin dute Zubietan. Aupa txuri-urdinak!