Emakumezkoen taldeak igandean 18:00etan hasiko du urtea Zubietan Madrid CFFren aurka.
Gonzalo Arconadaren taldeak emaitza onak lortu ditu azken partidetan. Gabonetako lehen asteburuan eguraldiaren baldintza txarren ondorioz partida bertan behera gelditu bazen ere, jokatu diren azken bi norgehiagokak irabaztea lortu dute eta 2020 urtea garaipen berri batekin hasi nahi dute.
Bestalde, aurreko asteburuan Valencia Femeninoren aurka berdindu ondoren, Madril CFFk ez du une ona igaro, jokoan egon diren azken hamabost puntuetatik bi puntu lortu dituelako, eta, beraz, sailkapeneko eremu arriskutsuenetik urruntzeko hiru puntuak lortzea bilatuko du.
Talde txuri-udinak urtea bukatu duen bezala hastea espero du, zaleei alai egoteko arrazoi bat emanez eta Zubieta gotorleku bihurtuz, jokoan duden puntuak atxikituz. Gol katean ikusi ahal izango da partida.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin