Emakumezkoen taldeak Valentzia hartuko du igandean 16:15tan. Txuri-urdinek, Oiartzunen lortutako berdinketaren ostean, Erreinaren Koparako sailkapena lortu zuten eta emaitza on bat lortuaz agur esan nahiko diote Zubietari. Partida, Aintzane Encinas kapitainaren azkena izango da etxean eta zaleek urte hauetako lana eskertu nahi izango diote
Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Iraia, N. Sanchez, Gaste, Ramajo, Soldevila, L. Baños, Etxezarreta, Titay, Itxaso, Chini, Cirauqui, Beristain, Manu, M. Zelaia, Aintzane eta Nahikari. Leyre Fernandez eta Nuria Mendoza dira baja medikoak, Nerea Eizagirre baja da espainiar selekzioarekin egoteagatik.
Valentzia Bartzelonaren aurka galdu ondoren iristen da. Paternatik kanpo valentziarrak sendo agertzen dira, gol gutxi hartuaz eta lortutakoei errenta ateraz. Neurketa Gol T telebistak emango du zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin