Belar hockeyko gure taldeak 2-3 galdu du Club Egararen aurka gaur goizean Zubietan. Katalanek hobeto ekin diote partidari eta hasiera on horri esker markagailuan aurrea hartzea lortu dute Julieta Jankunasen bitartez penalti korner batean. Txuri-urdinak hobeto aritu dira bigarren laurdenean eta Jone Albak, penalti stroke batekin, partida berdintzea lortu du atsedenaldia baino lehen.
Marta Grauk, berriz hasi eta gutxira, aurretik jarri ditu kanpokoak. Eugenia Trinchinettik lehia berdintzea lortu du, baina pozak gutxi iraun du Julieta Jankunasen gol berri batekin. Azken unera arte saiatu dira txuri-urdinak eta azken laurdenean berdintzeko aukerak izan dituzte, baina ez dute asmatu. Datorren asteburuan Sardinero HC bisitatuko dute.