EMAN IZENA IGANDEKO INAUGURAZIORAKO

Zabalik dago Keler Espazioan izena emateko epea

Vídeo

Dagoeneko aktibatuta dago Keler Espazioaren inaugurazio ofizialean izena emateko izena ematea. Datorren igandean izango da, Osasunaren bisita dela eta. Edukiera kudeatu behar dugunez, aldez aurretik izena eman beharko duzu Keler Espazioko hiru guneetako edozein ezagutu nahi baduzu

Keler Espazioko jardunaldia hiru tartetan banatuko da. Bazkideentzat bakarrik izango den bigarren tartea osatzea aurreikusten denez, bai txikienentzako gunean(14 urtetik behera), bai LG Gaming Room gunean (14 urte edo gorakoak), interesa duten bazkideei 1. edo 3. tarteetan izena ematea gomendatzen diegu.

Izena emateko formularioak

1.tartea: 12:00etatik 15:45etara (zale guztiak).

- Aisialdi eta ostalaritza guneak irekita (otorduetarako menua barne).

- LG Gaming Roomerako sarbide librea (14 urte edo gehiago).

- 14 urtetik beherakoentzako aisialdi gunerako sarbide librea.

Sakatu HEMEN 1.tartean izena emateko

- 2. tartea: 16:00etatik 18:15era (bazkideak eta RS Fan bakarrik). EDUKIERA BETETA

- Aisialdi eta ostalaritza guneak irekita (17:00etan: Gatiburen kontzertu akustikoa; 17:45ean: joko interaktiboak Keler Espazioan).

- LG Gaming Roomerako sarbide librea (14 urte edo gehiago): 16:30ean: Real Sociedad-CA Osasuna eLaLigako erakustaldia.

- 14 urtetik beherakoentzako aisialdi gunerako sarbide librea.

Sakatu HEMEN 2.tartean izena emateko EDUKIERA BETETA

3. tartea: 18:30etik 22:00era (zale guztiak).

- Aisialdi eta ostalaritza guneak irekita (otorduetarako menua barne).

- LG Gaming Roomerako sarbide librea (14 urte edo gehiago).

- 4 urtetik beherakoentzako aisialdi gunerako sarbide librea.

Sakatu HEMEN 2.tartean izena emateko

KELER ESPAZIOA (INFORMAZIO GEHIAGO)

Izena eman duten pertsonek sarbidea bermatuta izango dute hala eskatu duten tarteetan; izena eman ez baduzu, berriz, Keler Espazioko gune osora sartzeko lekua edukieraren araberakoa izango da.

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!